Gizartea -

FAKE NEWS

Txertaketa egutegiarekin mezu faltsua zabaltzen ari dela ohartarazi du Osakidetzak

Azken orduetan gezurrezko mezu bat zabaltzen ari da sare sozialetan. Bertan, adin tarte ezberdinentzako txertaketa egutegi bat agertzen da eta SMSa jasotzera itxarotea ez dela beharrezkoa esaten da.

Mezu faltsuare irudia.
Mezu faltsuare irudia.
Mezu faltsuare irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak herritarrak ohartarazi nahi ditu azken orduetan sare sozialetan gezurrezko mezu bat zabaltzen ari dela ikusita. Mezu horretan, adin tarte bakoitzarentzako txertaketa egutegi bat agertzen da EAErako eta SMSa jaso arte itxarotea ez dela beharrezkoa esaten da, eta, ondorioz, hitzordua nahi denean har daitekeela.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, txertaketa aurreikusitako bidetik garatzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoan eta gogorarazi du Osakidetza harremanetan jartzen dela txertoa jarri dezaketen herritarrekin. Horregatik, Osakidetzaren mezua jaso arte zain egoteko eskatu diote jendarteari.

Izan ere, sare sozialetan zabaldutako mezu horretan, SMS horren zain egotea ez dela beharrezkoa esaten da, eta Osakidetzaren webgunera sartzera eta kontsulta egitera animatzen du jendea.

Osakidetzak argi utzi nahi du mezu horrek dioena ez dela egia.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Albiste faltsuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea