Gizartea -

Txertaketa

Osakidetzak AstraZenecaren 30.634 txerto ditu gordeta, bigarren dosietarako

Eusko Jaurlaritzak 1.404.720 dosi jaso ditu orain arte. AstraZenecak bidalitako 30.634, Pfizerren 10.800 eta Modernaren 2.950 gordeta dauzka.

Txertoak garraiatzeko hozkailuak Galdakaoko ospitalean. Argazkia: EFE
Txertoak garraiatzeko hozkailuak Galdakaoko ospitalean.
Euskadik AstraZenecaren 65.000 txerto jasoko ditu datorren astean

2:04

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak AstraZenecaren 30.634 dosi gordeta ditu, konpainia horren txertoaren lehen dosia jaso zutenei bigarrena emateko asmoz.

Euskal Autonomia Erkidegoak orain arte 1.404.720 txerto jaso ditu, eta bigarren dosiak jartzeko 44.384 gorde ditu: AstraZenecak bidalitako 30.634, Pfizerren 10.800 eta Modernaren 2.950.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako azken txostenaren arabera, azken astean 33.514 pertsonari jarri zaie txertoren bat.   

387.534 herritarrek jaso dute pauta osoa, eta 37.036 laguni dosi bakarra jarri diete covid-19a igaro dutelako edo Janssenen txertoa (dosi bakarrekoa) hartze tokatu zaielako.

Datorren asterako aurreikuspenaren arabera, Osakidetzak 88.259 txerto jarriko ditu. AstraZenecaren lehen dosia 258.442 pertsonek hartu dute EAEn, eta enpresa-farmazeutiko horren 30.634 dosi gorde dituzte bigarren dosiak jartzeko. Joan den astean 17.205 dosi zeuden erreserban.

Edonola ere, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak enegarren deia egin du AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherako pertsonek Pfizerren txertoa har dezaten.

EAEk AstraZenecaren 65.000 dosi jasoko ditu astelehenean

Carolina Darias Osasun ministroak arratsaldean iragarri duenez, datorren astean prestakin suediar-britainiarraren 1,3 milioi helduko dira Espainiako Estatura, eta hala, espero du jasotakoak eta gordeta dituztenak "nahikoak" izatea txerto horren lehen dosia jaso zutenak babesten amaitzeko.

"Ikusi behar dugu 60 urte baino gutxiago dituztenetatik zenbatek aukeratzen duten AstraZeneca, baina berez ez litzateke arazorik egon behar" 60 urteko gorakoak immunizatzeko, azaldu du ministroak Lurralde arteko Osasun Batzordearen osteko bileraren ondotik.

1,3 milioi horietatik 65.000 EAEri dagozkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak