Gizartea -

KORONABIRUSA

Neurriak malgutu dituzte Ipar Euskal Herrian deseskalatzearen bigarren fasean sartuta

Zazpi hilabeteren ostean, funtsezkoak ez diren dendak, terrazak, museoak, zinema-aretoak eta antzokiak zabalduko dituzte, eta etxeratzeko agindua 19:00etatik 21:00etara atzeratuko dute.

Taberna bateko terraza Iparraldean, zabalik. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Taberna bateko terraza Iparraldean, zabalik
Zazpi hilabetez itxita egon ondoren, terrazak zabaldu dituzte Ipar Euskal Herrian

1:13

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiari aurre egiteko ezarritako neurri murriztaileak malgutzen jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian. Hori dela eta, gaur hasiko da deseskalatzearen bigarren fasea. Zazpi hilabete itxita egon ondotik, ostatu eta jatetxeetako terrazak, funtsezkoak ez diren dendak, zinema-aretoak, antzokiak eta museoak zabalduko dituzte, eta etxeratzeko agindua bi ordu atzeratuko da, 19:00etatik 21:00etara.

Orain arte, funtsezkoak diren jarduerak soilik zabaldu dituzte, supermerkatuak eta farmaziak kasu.

Kirol instalazioek ere ateak irekiko dituzte, baina lehentasuna izango dute kirolari profesionalek. Unibertsitate zentroak ere irekiko dituzte, % 50eko edukierarekin.

Beste datak

Deseskalatzearen azken-aurreko etapa ekainaren 9an hasiko da, etxeratzeko agindua 23:00ak arte atzeratuta, eta taberna eta jatetxeen barrualdeak irekiko dituzte, nahiz eta gehienez 6 pertsona egon ahalko diren mahai bakoitzean. Gainera, 5.000 pertsona elkartu ahal izango dira kultur eta kirol ekitaldi handietan.

Era berean, turistak Frantziako Estatuan sartu ahalko dira osasun pasaportearekin, telelana derrigor egiteko agindua arinduko da, eta gimnasioak, azokak eta saloiak irekiko dituzte.

Azkenean, ekainaren 30ean, bertan behera geratuko da etxeratzeko agindua, eta edukieren mugak ere kenduko dituzte establezimendu publikoetan, osasun egoerak ahalbidetzen badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Baiona Biarritz Maule bideoak Donibane Garazi bideoak Hendaia Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Osasun albisteak Frantziako presidentea azken ordukoa Zuberoa azken ordukoa COVIDaren agerraldiak gaur Lapurdi Nafarroa Behereko azken ordukoa Macronen Gobernua