Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboak apur bat jaitsi dira Nafarroan, 184ra arte eta positibitate tasa % 7,7koa

Gainera, hiru pertsona gehiago hil dira gaitzak jota. Bezperan, bi hildako eta 196 kutsatze berri zenbatu ziren.

Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Artxiboko argazkia: EFE.
Osasun langile bat PCR proba bat egiten.
Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Artxiboko argazkia: EFE.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan kutsatzeek behera egin dute Nafarroan, apur bat bada ere. Aurreko bi egunetako goranzko joera eten eta 184 kasu berri atzeman dituzte, Nafarroako Gobernuak zabaldutako datuen arabera.

Atzo 2396 PCR eta antigeno proba egin ziren eta horietatik 184k positibo eman dute covid-19an. Positibitate tasa % 7,7koa da, bezperan baino puntu erdi altuagoa.

Gainera, hiru pertsona gehiago hil dira gaitzak jota Foru Erkidegoan, 78 urteko emakume bat eta 75 eta 84 urteko bi gizon, eta guztira 1.151 dira pandemia hasi zenetik hildakoak.

Positibo gehien pilatzen dituzten herri edo guneei dagokienez, Iruñeko Txantrea auzoa da denen artean buru, 9 positiborekin. Ondoren, Iruñeko Arrosadia ageri da, zortzirekin. Horrez gain, Antsoainen, Iruñeko Donibane auzoan eta Alesbesen zazpina kutsatze zenbatu dituzte.

Atzo hamaika pertsona gehiago ospitaleratu zituzten koronabirusarekin, horietako bat ZIUn, eta orotara 209 pertsona daude ospitalean, bezperan baino hiru gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Tutera Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Burlata albisteak Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Berriozar azken ordukoa Erizainak azken ordukoa Sendagaiak Txertoak egutegia Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua