Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeak egonkor mantendu dira Nafarroan, baina positibo tasa nabarmen hazi da

139 kutsatze atzeman dira, bezperako datuen antzera, baina azken asteetan baino dezente gutxiago.

Nafarroako Ospitaleko ZIU unitatea. Argazkia: EFE.
Nafarroako Ospitaleko ZIU unitatea.
Nafarroako Ospitaleko ZIU unitatea. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsatzeak egonkor mantendu dira azken orduetan Nafarroan, 139 kasu atzeman batira, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Atzo, 1.370 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 1.195 gutxiago), eta % 10,1ek eman zuten positibo. Horrenbestez, positibo tasa ia bost puntu igo da (% 5,4an zegoen).

Bezperako datuaren bueltan dator gaurkoa; hala ere, duela astebete (57 gutxiago) edo bi aste (35 gutxiago) atzemandakoen azpitik dago.

Kasu gehien pilatzen dituzten gune edo udalerriei dagokienez, Etxarri Aranatz da denen buru (ostegunetik itxita dago), 11 kutsatzerekin. Ondoren datoz Altsasu eta Noain, zazpina positiborekin, eta Arbizu, Zangoza eta Iruñeko Ermitagaña auzoa, seinarekin.

Atzo, 210 paziente zeuden ospitalean koronabirusak jota, bezperan baino bederatzi pertsona gehiago, hain zuzen ere.

Igandean 12 lagun eraman zituzten erietxera, bakar bat ere ez zainketa intentsiboetako unitateetara. Pandemia hasi zenetik, 1.145 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz Nafarroan.  

Zonaldeka, positibo berri gehienak (% 43) Iruñerrian eman dira, % 14 Tutera inguruan, eta % 9, Lizarraldean. Gainerako kutsatzeak (% 34) Nafarroako toki ezberdinetan atzeman dituzte.  

Kutsatze gehienak honako adin tarteetan eman dira: 45 eta 59 urte bitartean, % 29; 30 eta 44 urte bitartean, % 23; 15 eta 29 urte bitartean, % 13; 15 urtetik beherakoen artean, % 14; 60 eta 75 urte bitartean, % 13, eta 75 urtetik gorakoen artean, % 6. Positibo berrien bataz besteko adina 41 urtekoa da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Tutera Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Burlata albisteak Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Berriozar azken ordukoa Erizainak azken ordukoa Sendagaiak Txertoak egutegia Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua