Gizartea -

Koronabirusa

MOE: "Ez dago proba zientifikorik txerto ezberdinak konbinatzea gomendatzeko"

AstraZenecaren lehen dosia jaso duten herritarrei bigarrn dosian Pfizerren edo Modernaren txertoa ematea erabaki du Frantziako Gobernuak.

AstraZeneca, Moderna, Sputnik V, Sinopharm eta Pfizer-BioNTech konpainien txertoak. Argazkia: EFE
AstraZeneca, Moderna, Sputnik V, Sinopharm eta Pfizer-BioNTech konpainien txertoak.
AstraZeneca, Moderna, Sputnik V, Sinopharm eta Pfizer-BioNTech konpainien txertoak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du oraindik ez dagoela proba zientifiko nahikorik pertsona berari bi txerto mota ezberdin eman ahal zaizkiola gomendatzeko.

AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 55 urtetik beherako herritarrei bigarren dosian Pfizerren edo Modernaren txertoa ematea erabaki du gaur Frantziako Gobernuak, eta Munduko Osasun Erakundearen ohartarazpena iragarpen horren ondotik iritsi da.

"Une honetan ez dugu datu nahikorik horrelakorik egin daitekeela baieztatzeko eta, ondorioz, ezin dugu txertoak konbinatzea gomendatu", azpimarratu du Margaret Harris bozeramaileak.

Halaber, gogora ekarri du aukera hori oraindik ikertzen ari direla, Munduko Osasun Erakundearen aholku taldeko adituek hala gomendatuta.

Bestalde, Harrisek jakinarazi du Txinako CanSino eta Sinopharms txertoen eta Errusiako Sputnik txertoaren datu teknikoak aztertzen ari direla eta ebazpena apirila amaitu orduko ematea espero dutela.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Osakidetza Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea