Gizartea -

Koronabirusa

Ikastetxeak eta funtsezkoak ez diren dendak itxita, Ipar Euskal Herrian

Hirugarren itxialdia ofizialki larunbat arratsaldean sartu zen indarrean. Hala ere, Pazko oporraldia dela-eta mugikortasunarekin nolabaiteko tolerantzia izaten ari dira agintariak.

Ipar Euskal Herriko kale bat. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Ipar Euskal Herriko kale bat. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Ipar Euskal Herriko kale bat. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia geldiarazteko saiakera berri batean, Frantziak itxialdia egingo du hilabete honetan, hirugarrena urtebetean. Martxoan eta azaroan aplikatutakoak baino arinagoa izan arren, ikastetxeak eta funtsezkoak ez diren saltokiak itxiko dituzte. Gainera, neurri berriek mugikortasuna mugatuko dute.

Era berean, neurri murriztaileak Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean aplikatuko dira, bertako egoera epidemiologikoa kontuan izan gabe. Hegoaldean baino intzidentzia baxuago dute Ipar Euskal Herrian. Horregatik, azken neurriek herritarren artean nolabaiteko haserrea eragin dute.

Egunean 37.000 positibo berri inguru zenbatzen dituzte Frantziako estatuan. ZIUetan 5.200 paziente baino gehiago daude, bigarren olatuko kopururik handiena.

Hirugarren itxialdia ofizialki larunbat arratsaldean sartu da indarrean, etxeratze aginduarekin batera; beraz, kontrolak handitu diren lehen eguna dute gaur Frantzian. Ezinbestekoa ez baldin bada, ez dago estatu barruan bidaiatzeko aukerarik; ziurtagiririk gabe ezin izango da mugitu etxetik 10 kilometro baino gehiagora.

Hala ere, Pazko oporraldia dela eta, mugikortasunarekin nolabaiteko tolerantzia izaten ari dira agintariak; esaterako, seme-alabak aitona-amonekin uzteko edo itxialdia bertan pasatzeko beste eskualde batera joateko baimena ematen ari dira.

Itxialdi berriarekin, 2021eko hazkunde ekonomikoak puntu bat behera egitea aurreikusi du Frantziako Gobernuak. Zentzu horretan, dendarien kezka ulertu eta babes ekonomikoa mantenduko dutela azaldu du Eliseoak.

Frantziak 96.500 hildako inguru eta 4,7 milioi positibo zenbatu ditu dagoeneko. Txertaketa kanpaina bizkortzen ari da; izan ere, 9,2 milioi herritarrek gutxienez dosi bakarra hartu dute jadanik, eta 3,1 milioik biak.

BIDEOA: Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten

Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten
Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten
Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten

1:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Paris Frantzia Baiona Biarritz Maule Donibane Garazi Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Zuberoa Koronabirusa Lapurdi Nafarroa Beherea Anbulatorioak