Gizartea -

UDA

Udalekuak bueltan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Hiru aldundiek 2.321 plaza eskainiko dituzte 7 eta 13 urte arteko neska-mutilentzat. Izen-ematea ostegunean zabalduko da Bizkaian, astelehenean Araban eta apirilaren 13an, Gipuzkoan.

Haurrak udalekuetan. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Haurrak udalekuetan
Egoerak okerrera egiten ez badu, aurten udalekuak izango dira EAEn

1:17

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiak eragindako urtebeteko etenaren ostean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek antolatutako udalekuak buetan dira. Gaur goizean aurkeztu dute "Udalekuak 2021" programa, eta 7 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteek eman ahalko dute izena bertan.

Aurten, 2.321 plaza eskainiko dituzte. Zazpi egunetako txandak izango dira, uztailaren 1etik 29ra bitartean (biak barne). 130 euroko prezioa izango dute, hobariak kontuan hartu gabe. Txanda gehienak euskaraz izango dira.

Izen-ematea ostegunean zabalduko da Bizkaian, astelehenean Araban eta apirilaren 13an, Gipuzkoan.

Interesa dutenek 16 instalazioren artean aukeratu beharko dute. Izen-ematea amaitutakoan, zozketa egingo dute apirilean.

Erakundeetatik ziurtatu dutenez, segurtasun neurri zorrotzak mantentzen direla bermatuko dute. Halaber, begirale guztiak pandemiari aurre egiteko prestatuta egongo omen dira.

Informazio gehiago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien webguneetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda hoy Gazteak azken ordukoa Udako kanpamentuak azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Arabako Foru Aldundia albisteak