Gizartea -

EMAKUMEAREN EGUNA

Bizkaiko emakume migratzaile, arrazializatu eta ijitoak martxoaren 8ra batu dira

Manifestazioa 11:00etan hasiko da atzerritarren bulegoan, Bilboko Pio Baroja Plazan. "Atzerritarren Legeari, EZ" eta "migrazio kontrolerako politikei ere EZ!" esango diote.

Bizkaiko emakume migratzaile, arrazializatu eta ijitoak M8ra batu dira. EFEren artxiboko irudia.
Bizkaiko emakume migratzaile, arrazializatu eta ijitoak martxoaren 8ra batu dira
Kalean egoteko eskubidea aldarrikatzen dute talde feministek

1:14

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko emakume migratzaile, arrazializatu eta ijitoen sareak asteazken honetan jakitera eman duenez, martxoaren 8an kalera aterako dira "erresistentzia antirrazista eta antikoloniala indartzeko euskal feminismoen proiektuaren ardatz gisa".

Bilbon gaur goizean egindako prentsaurreko batean, Noemí Amaya García, Fernanda Callejas eta Amanda Verrone, Bilbo Feminista Saretzen taldekoak, esan dute martxoaren 8an, "Sistema arrazista arrakalatu" lelopean, Bizkaian bizi diren emakume migratuak, arrazializatuak eta ijitoak kalera aterako direla gainerako feministekin batera, mezu argi batekin: "Erresistentzia feministatik sistema arrazista, heteropatriarkal eta biozida arrakalatu behar dugu". 

Faxismoa eta autoritarismoa agenda politikoan gero eta pisu handiagoa hartzen ari direla gogorarazi dute, eta horregatik, "arrazakeriaren aurkako erresistentzia eta erresistentzia antikoloniala indartzeko" deia egin dute, "Euskal feminismoen proiektu politikoaren barruan".

Pandemiak krisia eta gobernuen kudeaketa neoliberala areagotu dituela uste dute, enpresa handiei irtenbideak eskainiz. "Bien bitartean, emakumeok indarkeria anitzen gorakadari aurre egin behar izan diogu, arrazakeria edo sexismoa kasu", gaineratu dute.

Bilbo Feminista Saretzen taldeko kideen ustez, kapitalaren interesa lehenestea, Atzerritarren Legearekin batera, "gure bizitzak itotzen dituen prekaritatea ekarri du eta lan-eskubideen urraketa. Gure begien aurrean ikusi ditugu azalera handiko merkataritza guneetan sortzen ziren jende pilaketak, gure kideei merkatu txikietan bere jarduera garatzeko debekua indarrean egon den bitartean", esan dute.

Halaber, gaineratu dute, "aurreko indarkeriez gain, indarkeria poliziala eta auzoen militarizazio selektiboa" gehitu behar zaizkiela, auzokideen profil etnikoaren arabera, "baita etxerik gabeko pertsonen eskubideen urraketa ere". "Ijitoak diren bizilagunak ere akusazio ugari eta jazarpen nabarmenaren jomuga izan ziren, botereak eta bere menpeko komunikabideek ijitoen aurka eraikitako iruditegiaren ondorioz, gogoratu dute".

Horren aurrean, "zaintzarik gabe bizitzarik ez dagoela baieztatzen jarraitzen" dutela adierazi dute. Datorren astelehenean, zaintza sare publiko, doako eta unibertsala exigituko dute, salbuespenik gabe langile ororen lan-baldintza duinak bermatuko duen sistemaren baitan. "Esplotazio hori betikotu eta gaizki izendatutako “egoera irregularrean” dauden emakume orori bere eskubide zibilak eta lan-eskubideak ukatzen dizkien Atzerritarren Legeari, EZ esango diogu", eta "gure bizi-proiektuak suntsitzen dituzten migrazio kontrolerako politikei ere EZ! esango diogu. 

Manifestazioak Bilbon

Goizeko 11:00etan, Pio Baroja plazan, atzerritarren bulegoan kontzentrazioa egingo dute, atzerritartasun bulegotik, hegoaldeko herrialde periferikoetatik leku seguruagoetara egiten dituzten joanetorrietan milaka emakume hiltzen dituzten muga-harresiak salatzeko, atzerritarren legeari aurre egiteko konpromisoari helduz.

Ondoren, zubia gurutzatu eta 12:00etan udaletxera iritsiko dira. Bertan pentsiodunekin bat egingo dute zaintza zerbitzu duinak eskatzeko eta arrazakeria instituzionala salatzeko. Iberdrola dorrerantz jarraituko dute, eta 13:00ean helduko dira bertara, multinazionalek mundu mailan betetzen duten papera salatzeko eta hornidura elektrikoa bezalako oinarrizko zerbitzua gutxi batzuk aberasten dituen eta milioika emakume pobretzen dituen negozioa izan ez dadila eskatzeko.

Jesusen Bihotzetik 19:00etan aterako den manifestazioarekin amaituko dugu eguna.

Amaitzeko, segurtasun-neurriak bermatzeko eskatu dute, hau da, maskarak erabiltzea eta segurtasun-distantziak mantentzea. esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Protestak gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna