Gizartea -

Txertaketa kanpaina

Horrela egingo dute lehen txertaketa masiboa Illunben

Txertaketa 10:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute. 55 urtetik beherako irakasleak eta jantokietako langileak deituko dituzte. AstraZenecaren txertoa jarriko diete.

Txertaketa masiborako gune izango da Illunbe. Argazkia: Radio Euskadi
Txertaketa masiborako gune izango da Illunbe.
Txertaketa masiborako gune izango da Illunbe. Argazkia: Radio Euskadi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak astearte honetan jarriko du martxan Illunbeko Donostia Arenan prestatu duen txertaketa gune masiboa. Lehen aldia da horrelako eremu handi bat covid-19aren txertoa jartzeko erabiliko dutela.

55 urtetik beherako funtsezko profesionalak txertatuko dituzte bertan. Lehendabiziko txandan, irakasleak eta hezkuntza sektoreko langileak deituko dituzte, besteak beste. Guztiei AstraZenecaren dosiak jarriko dizkiete.  

Txertaketa goizeko 10:00etatik gaueko 20:00etara bitartean egingo dute. Hasiera batean, lau erizainez osatutako bi talde egongo dira lanean, goizez eta arratsaldez.

Egunero 560 dosi inguru emango dituztela aurreikusi dute.

BIDEOA | Txertaketa masiborako gune bilakatu dute Illunbe

55 urtetik beherako funtsezko profesionalen txertaketa masiboa, bihartik Illunben
55 urtetik beherako funtsezko profesionalen txertaketa masiboa, bihartik Illunben
55 urtetik beherako funtsezko profesionalen txertaketa masiboa, bihartik Illunben

1:46

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia Gipuzkoako albisteak Gaixotasunak Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Albisteak Gizartea