Gizartea -

Lan gatazka

Lan-istripu gisa onartu dute langile batek antsietateagatik hartutako baja

Gizarte Segurantzaren arabera, Sidenor enpresak Basaurin duen azpikontrata bateko lan-baldintzek eragin diote antsietatea langileari.

Sidenor enpresak Basaurin duen azpikontrata batentzat egiten du lan langileak. Argazkia. Foto: EFE.
Langileak Sidenor enpresan
Sidenor enpresak Basaurin duen azpikontrata batentzat egiten du lan langileak. Argazkia. Foto: EFE.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak antsietateagatik hartutako baja lan-istripu gisa onartu du ebazpen batean, antsietatea lan-baldintzek eragindakoa izan dela iritzita. Sidenor enpresak Basaurin (Bizkaia) duen azpikontrata batentzat egiten du lan langileak, CCOO Euskadi sindikatuak jakitera eman duenez.

Langileak makina bat erabiltzeari uko egin zion, bere osasunarentzat kaltegarria izan zitekeela iritzita, eta enpresak zigortu egin zuen. Hori gertatu eta gero, langileak baja hartu zuen.

Ondoren, Bilboko Lan Arloko 1. zenbakiko Epaitegiak bidegabetzat jo zuen zigorra, langilearen erabakiak enpresari ez ziola kalte larririk eragin iritzita.

Halaber, epaitegiaren arabera, langileak makina erabiltzeari uko egitea justifikatuta zegoen, osasunarentzat arriskutsua izan zitekeelako.

Hori dela eta, CCOO sindikatuak prebentzio neurriak zorrozteko eskatu die enpresei, eta azpikontraten bidez lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak kontrolatzeko.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilbo Basauri Bizkaia Lana Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak Giza eskubideak Lan gatazkak Koronabirusa