Gizartea -

Koronabirusa

Erresuma Batuko aldaeraren kasu berririk ez da agertu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Osasun Sailak abenduaren 31n jakinarazi zuenez, guztira sei pertsona kutsatu dira aldaera horrekin, baina ez dute sintoma larririk.

PCR proba bat. Artxiboko argazkia: EFE
PCR proba bat.
PCR proba bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak abenduaren 31n jakinarazi zuen sei pertsona kutsatu direla Erresuma Batuan agertutako covid-19aren aldaerarekin, eta, harrezkero, Osakidetzak ez du kasu gehiagorik detektatu.  

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI batzordeak pandemiari aurre egiteko neurriak berriro zorroztea erabaki du gaur eguerdian eta, bilera horren ostean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egin du.  

Prentsaurrekoan azaldu duenez, abenduaren 31z geroztik ez dute aldaera britainiarraren kasu gehiagorik atzeman Euskal Autonomia Erkidegoan. Halaber, kutsatuta dauden sei pazienteek sintoma larririk ez dutela garatu eta ospitalera joan behar izan ez dutela zehaztu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea