Gizartea -

Koronabirusa

Ipar Euskal Herrian hasi da covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina

Lehen fase honetan zahar-etxeetako egoiliarrak eta arrisku handiko pertsonak txertatu nahi dituzte.

Pzifer eta BioNTech konpainiek covid-19aren aurka garatutako txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Pzifer eta BioNTech konpainiek covid-19aren aurka garatutako txertoa.
Pzifer eta BioNTech konpainiek covid-19aren aurka garatutako txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

A. L. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako Ospitaleak covid-19aren aurkako 5.000 dosi jaso ditu asteazken honetan, urtarrilak 6, eta arratsaldean egin dute txertaketa kanpainaren hasierako aurkezpen ekitaldia.

Lehen fase honetan, zahar-etxeetako egoiliarrak eta arrisku handiko pertsonak txertatu nahi dituzte. 

Bigarren fasea, hilabete honen amaieran hasiko litzateke, eta 65 urte baino gehiagoko herritarrek eta osasun langileek jasoko lukete txertoa. Ipar Euskal Herriari dagozkion txertoak Baionako Ospitaleko hozkailuan egongo dira gordeta.

Testuinguru horretan, bi aste barru 55 zahar-etxeetako egoiliarrak, 50 urte baino gehiagoko herritarrak, arrisku handiko pertsonak eta osasun langileak txertatuta izatea espero dute tokiko agintariek.

Hain zuzen ere, Pzifer eta BioNTech konpainiek garatutako txertoak jarriko dizkiete aurreneko fase hauetan. Dena dela,  herritarren artean kezka handia dago oraindik, jende askok ez omen baitu txertoa jarri nahi

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak EAE Frantzia albisteak Baionako albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Txertoak egutegia Koronabirus-agerraldiak