Gizartea -

Indarkeria matxista

Hilketa matxista bat gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute Arrasaten

65 urteko emakumea Arrasaten jaio zen, eta urte batzuk zeramatzan Kanaria Handian bizitzen. Elkarretaratzea 12:30ean izango da, herriko plazan.

Marianen gorpuzkiak Galdarren (Kanaria Handia) topatu dituzte. Argazkia: EFE
Marianen gorpuzkiak Galdarren (Kanaria Handia) topatu dituzte. Argazkia: EFE
Marianen gorpuzkiak Galdarren (Kanaria Handia) topatu dituzte. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrasateko talde feministek elkarretaratze bat deitu dute larunbat honetarako, urtarrilak 2, herrian, Kanaria Handian bizi zen arrasatear baten hilketa matxista salatzeko.

Zehazki, Pottogorriak, Arrasateko Bilgune Feminista eta Arrasateko Emakumeon Mundu Martxa elkarteek 12:30ean herriko plazara joateko deia egin dute, hilketa matxista salatzeko, "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista" lelopean.

Biktimaren lagun batek asteazkenean salatu zuen abenduaren 28tik ez zuela harekin harremanetan jartzea lortu. Guardia Zibilak egun horretan bertan aurkitu zituen 65 urteko emakumearen gorpuzkiak, Kanaria Handiko etxebizitza batean.

Hurrengo egunean, emakumearen bikotekidea, 43 urteko gizona, Lanzaroteko polizia-etxean aurkeztu zen, eta emakumea hil egin zuela aitortu zuen. Epaileak baldintzarik gabeko espetxealdia ezarri dio.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Arrasate Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Erailketak Debagoiena gaur