Gizartea -

KORONABIRUSA

Urkulluren arabera, txertaketa 2021eko udazkenera arte luzatuko da

Lehendakariak esan du "prozesu luzea" izango dela eta pixkanaka, progresiboki eta modu mailakatuan egingo dela. "Txertoa, bai, baina baita neurriak zorrotz betetzea ere", gaineratu du.

EAEko txertaketa kanpaina datorren udazkenera arte luzatuko da. Argazkia: EFE
EAEko txertaketa kanpaina datorren udazkenera arte luzatuko da.
EAEko txertaketa kanpaina datorren udazkenera arte luzatuko da. Argazkia: EFE

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina "prozesu luzea" izango da, datorren urteko udazkenera arte luzatuko dena. Pixkanaka egingo da eta "progresiboa eta mailakatua" izango da, Lehendakariaren hitzetan. EAEk koronabirusaren aurkako 20.000 txerto jasoko ditu urtarrilean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Itxaropen Ekonomikoen Foroan, beraz, "itxaropenaren" aldeko mezua eta zuhurtziarena bateratzeko deia egin du Urkulluk, oraindik "informazio erreal eta egiazko gutxi" baitako, eta "gehiegizko ilusioak" benetako garrantzia duten segurtasun-neurriei beharrezko arreta ez jartzea ekar baitezake.

Urkulluren ustez, neurri horiek "prebentzio txerto bat" dira, eta herritarrei gogorarazi nahi izan die txertoa "pixkanaka" emango dutela, ez "gauetik goizera".

Urkulluk "prozesu luzea" izango dela onartu du, datorren urteko udazkenera arte luzatuko dena, eta "progresiboa, mailakatua eta pixkanaka" egingo dela. "Txertoa, bai, baina neurriak zorrotz betetzea zeinen garrantzitsua den gogorarazi dulehendakariak, eta ziurtatu du berak dagokion garaian jarriko duela txertoa, politikariek "eredugarria" izan behar dutelako eta herritarrei konfiantza eman behar dietelako. Gainera, birusa "apetatsua" dela eta bigarren olatuak herrialdeak "berdindu" dituela adierazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Txertoak egutegia COVID kasuak