Gizartea -

Koronabirusa

Gutxienez 12 positibo atzeman dituzte Basurtuko ospitaleko dialisi unitatean

Langileen herena kutsatuta dago, baina ez dute unitateko lana eten, gaixoentzat ezinbestekoa delako. Positibo guztiak Erizaintza sailekoak dira.

Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea.
Gutxienez 12 positibo atzeman dituzte Basurtuko ospitaleko dialisi unitatean

1:22

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 12 kasuko koronabirus agerraldi bat identifikatu dute Basurtuko ospitaleko dialisi unitatean. Orain arte positibo emandako guztiak Jado pabiloian dagoen unitate horretako langileak dira.

Osakidetzak ohar batean informatu duenez, hainbat positibo atzeman dituzte Basurtuko ospitalean. Sindikatuen iturriek Euskadi Irratiari zehaztu diotenez, 12 pertsonak eman dute positibo orain arte egindako PCR probetan.

Amaia Mayor SATSE sindikatuko ordezkariak esan duenez, denak dira Erizaintza sailekoak. Lau erizainak dira; zazpi, erizain-laguntzaileak, eta bestea, praktiketan dagoen ikasle bat. Momentuz, ez dago kutsaturik medikuen eta gaixoen artean, egindako lehen testen arabera.

Mayorrek azaldu duenez, asteburuan sortutako agerraldia dela uste dute, eta datorren asteburuan, gaixorik ez dagoenean, pabiloiaren garbiketa eta desinfekzio lanei ekingo diete.

Ez dituzte Basurtuko ospitaleko unitate honetako lanak eten, bertara joan behar diren gaixoek ezinbestekoa dutelako. Esan dutenez, FFP2 motako musukoak hasi dira erabiltzen, ostegunetik, ospitale osoan.

Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzak garrantzia kendu diote azken egunetan Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat ospitaletan antzeman diren agerraldiei. Sindikatuen arabera, 200 bat profesional bat egon daitezke kutsatuta.

Basurtuko agerraldiari dagokionez, Ignacio Garitano Kontrolerako Programaren koordinatzaileak azpimarratu langileak eta pazienteak babesteko "neurri guztiak" hartu dituztela jada eta zerbitzua normaltasunez ematen ari direla erietxean.

Halaber, gizartean kutsatzeak ematen diren heinean, osasun sektoreko langileak kutsatzea normala dela esan du. Alabaina, aitortu du behargin kopuru handia bakartu behar izanez gero, osasun sisteman "presioa" areagotu egingo litzatekeela.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Koronabirusaren olatua gaur