Gizartea -
Koronabirusa
Euskadiko osasun egoera "kezkagarritzat" jo du Sagarduik
Eusko Jaurlaritzaren ustez, eraginkorragoa da neurri murriztaileak udalerri guztietara zabaltzea.
agentziak | erredakzioa
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak "kezkagarritzat" jo du Euskadiko osasun egoera, COVID-19aren pandemiak azken egunotan utzitako datu kezkagarriengatik. Horri erantzuna emateko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztietan eragina izango duten neurri murriztaileak ezarri ditu Jaurlaritzak astelehen honetan.
Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela LABI Euskadiko Babes Zibileko Planak arratsaldean egindako premiazko bileraren ostean, Sagarduik prentsaurrekoa eman du neurri berriak iragartzeko.
Hala, Osasun sailburuak aurreratu du Euskal Autonomia Erkidegoa ixteko erabakia hartu dutela, eta euskal herritarrak ezingo direla beren bizilekutik atera, justifikatutako arrazoiengatik ez bada (osasunarekin, lanarekin edo hezkuntzarekin lotutakoak).
Sagarduiren esanetan, "erkidego osoan da kezkagarria egoera epidemiologikoa". Horregatik, Jaurlaritzak uste du eraginkorragoa dela neurri murriztaileak udalerri guztietara zabaltzea.