Gizartea -

GIZARTE POLITIKAK

Eusko Jaurlaritzak % 30 igoko du indarkeria matxistaren aurkako aurrekontua

Legegintzaldian 110 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du. Beatriz Artolazabal sailburuak egin du iragarpena bere sailaren ildo nagusiak aurkezteko Legebiltzarrean egin duen hitzaldian.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Poliketarako sailburua. Argazkia: EFE
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Poliketarako sailburua
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Poliketarako sailburua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontua handituko du indarkeria matxistaren biktimen inguruko prebentziora eta arretara bideratzen dituen baliabideetan. Igoera % 30ekoa izango da eta, guztira, datozen lau urteetan 110 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du.

Horrela iragarri du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Poliketarako sailburuak, legegintzaldi berrirako bere sailak dituen ildo nagusiak aurkezteko Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian.

Lehen aldiz, gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak Lehendakaritza sailetik atera eta Beatriz Artolazabalen departamentura igaroko dira. Artolazabalen esanetan, "berdintasunaren legegintzaldia" izatea da helburua.

Helburu hori lortze aldera, herrialdeko ituna sustatuko duela aurreratu du,berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde. Halaber, bere sailak espero du Eusko Legebiltzarrak Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunaren Euskal Legea laster onestea.

Legegintzaldia amaitzerako, 2024an, indarkeria matxistaren biktimen inguruko prebentziora eta arretara bideratzen dituen baliabideetara, urtean, gutxienez 30 milioi euro  bideratzea da helburua. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Poliketarako sailak Efe albiste agentziari adierazi dionez, 110 milioi euro inguru izango dira lau urtean.

Bestalde, indarkeriaren biktimen inguruan esan du biktima guztiek jasoko dutela "aitortza eta erreparazioa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista EAEko Aurrekontuak