Gizartea -

Koronabirusa

Edozein neurri hartzeko prest da Jaurlaritza, martxoko egoerari iskin egiteko

"Aukera guztiak daude mahai gainean, eta unean uneko egoera kontuan izanda hartuko ditugu neurriak", ziurtatu du Bingen Zupiriak.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE
Edozein neurri hartzeko prest da Jaurlaritza, martxoko egoerari iskin egitekotan
Jaurlaritzak ez du baztertzen neurri gehiago ezartzea egoerak okerrera egiten badu

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "ez du neurri bat bera ere baztertzen" martxoko egoera berriro jasan behar ez izateko. Koronabirusaren pandemia gelditzea lehenesten badu ere, ez du nehola ere ez iragan udaberriko konfinamendu egoerara itzuli nahi.

"Jaurlaritzak ez du ezer baztertzen, aukera eta neurri guztiak daude mahai gainean, eta unean uneko egoera egokituko gara", ziurtatu du Bingen Zupiria bozeramaileak, prentsaurrekoan.

Halaber, argi utzi du oraingoz EAEko justizia Auzitegi Nagusiari igorritako neurriak ezarriko dituztela.

Besteak beste, sei pertsonatik gorako bilerak debekatuko dituzte, eta ostalaritza establezimenduek (terrazek salbu) ezingo dute % 50eko edukiera gainditu, ezta kultur eta erlijio ekitaldiek ere. Dena den, ez dute konfinamendu perimetralik edo etxeratze agindurik aurreikusi.

Zupiriak berretsi du pandemiaren bilakaerak baldintzatuko dituela herri edo lurralde bakoitzean hartu beharreko neurriak, ezer baztertu gabe", eta azpimarratu du helburu dutela "ahal den neurrian" berriro ere konfinamendu orokorrik ez egotea, "martxokoak ondorio latzak izan zituelako".

Bukatzeko, esan du 15 egunerako EAEn ezarri nahi dituzten neurriei buruz Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren zain daudela, murrizketa horiek indarrean sartu ahal izateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa