Gizartea -

2. urteurrena

Asier Nieblaren familiak "justizia" eskatu du Urnietan, bi urte eta gero

28 urteko gaztea gizon batek jo zuen, gizon horren bikotekide ohiarekin hitz egiten ari zenean, eta, bi hilabete koman egon ostean, hil egin zen. Genero indarkeria kasutzat hartzea nahi du familiak.

Asier Nieblaren aldeko elkarretaratzea Urnietan. Argazkia: Eneritz Gorrotxategi (Euskadi Irratia)
Asier Nieblaren aldeko elkarretaratzea Urnietan.
Asier Niebla genero indarkeriaren biktimatzat aitortzea nahi du sendiak

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asier Nieblaren familiak elkarretaratzea egin du Urnietan (Gipuzkoa), "justizia" eskatzeko. Niebla gizon batek jo zuen, gaztea erasotzailearen bikotekide ohiarekin hitz egiten ari zenean, Donostian. Bi hilabete koman egon eta gero, hil egin zen, orain dela bi urte, hain zuzen.

Asier Nieblaren familiak antolatu du protesta, 28 urteko gaztearen heriotzaren bigarren urteurrenean.

Juanjo Niebla hildako gaztearen anaiak Eferi esan dio elkarretaratzearen helburua gertatutakoa "ez ahaztea" eta "justizia" eskatzea dela.

Kartzelan jarraituko du akusatuak, epaiketa egin arte. Abendurako dago aurreikusita, Gipuzkoako Auzitegian.

Anaiak azaldu duenez, familia akusazio partikular bezala azalduko da, eta akusatuarentzat 20 urteko espetxe zigorra eskatuko du hilketa delitu batengatik.

Gainera, Asier Niebla genero indarkeriaren biktimatzat hartzea eskatzen du familiak, bai eta genero indarkeriaren legeak berea bezalako kasuak aintzat hartzea ere.

Urnietako Udalak uztailean onartu zuen helburu horretara bideraturako mozioa. Mozio horretan, Asier Nieblari gertaturikoa genero indarkeria kasutzat har zezaten eskatzen zioten Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Urnieta Albisteak Manifestazioak