Gizartea -

2020-2021 ikasturtea

"Gutxiegi" nota jarri dio Steilasek ikasturte hasierari

Ohar baten bidez, sindikatuak ziurtatu du orokorrean ikastetxeetako langileek ez dutela "modu seguruan" lan egiteko baliabiderik izan.

Steilasen elkarretaratzea. EFEren artxiboko irudia
"Gutxiegi" nota jarri dio Steilasek ikasturte hasierari
Steilasen elkarretaratzea. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Steilas sindikatuak "gutxiegi" nota jarri dio ikasturte berriko lehen egunari, ikastetxeetako langileen segurtasuna bermatzeko baliabiderik egon ez dela iritzita.

Ohar baten bidez, sindikatuak salatu egin du ikastetxeetako langileen egoera, eta "modu seguruan" lan egiteko ez baliabiderik ezta bermerik ere ez dutela argudiatu du.

Steilasek jakitera eman duenez, eskoletako langileak "Osasun Sailak bete ez duen lana egiten ari dira eta gogor lan egin dute ikasleek ikasturte-hasiera ahalik eta atseginena izan dezaten. Hortaz, eskertzekoa eta zoriontzekoa da langileen jarrera eta erantzukizuna, baita ikasleen gurasoena ere”.

Sindikatuak bereziki gaitzetsi du hezkuntza bereziko langileen egoera, batez ere, fisioterapian dabiltzan adituena, izan ere, "Hezkuntza Sailak alboratu egin dituela eta hauek babesteko neurriak bidali ez dituela" salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak gaur Sindikatuak Steilas Covid birusaren olatu berria