Gizartea -

Gertakaria

Igeldo mendiko kala batean uretara erori den parapentista bat erreskatatu dute

Tximistarri inguruan erreskatatutako parapentista ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G¡zonezko bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikoptero batek Donostiako Igeldo mendian, Tximistarri inguruan, parapentean zebilela uretara erori ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da, Gipuzkoako hiriburuko suhiltzaileek azaldu dutenez.

Erreskatatutako parapentista ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan, iturriek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak