Gizartea -
Koronabirusa
Hainbat kasu positibo antzeman dituzte Donostiako Hegalak kirol zentroan
Zentroko iturriek adierazi dute kasu positiboak joan den astean antzeman zituztela, eta egoera "isolatua" izan dela azpimarratu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Hegalak kirol zentroko eskola zuzendu batean antzeman dituzte covid-19ko kasu positibo batzuk, zentroko iturriek jakinarazi dutenez.
Kasu positiboak joan den astean antzeman zituztela adierazi dute iturri berberek, eta egoera "isolatua" izan dela azpimarratu dute.
Gainera, "Osasun Publikoko zerbitzuekin koordinatuta" egon direla ziurtatu dute.
"Egoera kontrolpean egon da eta dago, eta segurtasun zein garbitasun neurriak indartu dira", azpimarratu dute.
Bestalde, Andoaingo Udalak kiroldegia ixtea erabaki du, langile batek COVID-19 positibo eman ondoren.
Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, kaltetutako langileak "kirol instalazioetako erabiltzaileekin kontaktu zuzenik ez duen arren", Alluralde kiroldegia aldi baterako ixtea erabaki du, "desinfektatu eta garbitzeko", "Prebentzio neurri" gisa.