Gizartea -
KORONABIRUSA
Basauriko gizarte-etxe bat itxi dute, langile batek positibo eman ondoren
Udalak instalazioak erabat desinfektatuko ditu, eta berriro irekiko dituzte, gizarte-etxeko gainerako langileek kalterik jasan duten jakin ondoren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Basauriko Udalak (Bizkaia) Basozelai auzoko gizarte-etxea itxi du, prebentzio-neurri gisa, instalazioetako langile batek positibo eman ondoren.
Udaleko arduradunek kasuaren berri eman diote Osakidetzari, eta zerbitzu horretako agintariak izango dira, kontaktuak arakatzeaz eta dagozkion protokoloak aktibatzeaz gain, osasun arloko beste edozein neurri hartu behar den erabakiko dutenak, Udalak ohar baten bidez azaldu duenez.
Era berean, Basauriko Udalak instalazioen desinfekzio integrala egingo du, eta lan horiek egin ondoren eta gizarte-etxeko gainerako langileei kalterik eragin ote zaien jakin eta gero irekiko dituzte berriz instalazioak.
"Osasun agintariekin harremanetan jarraitzen dugu, beste neurriren bat hartu behar ote den aztertzen badute ere, eta unean-unean jakinaraziko diegu basauritarrei, eta, bereziki, gizarte-etxeko erabiltzaileei, berritasunik balego", adierazi du Asier Iragorri Basauriko alkateak.
Iragorrik lasaitasun mezua ere helarazi du, "oraingoz ez baitago daturik transmisioren bat egon den esateko".