Gizartea -

Koronabirusa

Belgikak Bizkaiara bidaiatzea debekatu du funtsezkoa ez den kasuetarako

Gainera, Gipuzkoa gehitu dute zerrenda laranjan, hau da, handik bueltatzean bi astez isolatuta egotea gomendatzen dute, baina ez da derrigorrezkoa.

Turistak Bilbon. Argazkia: Efe
Turistak Bilbon.
Turistak Bilbon. Argazkia: Efe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikak funtsezkoak ez diren bidaiak debekatu ditu Bizkaiara. Belgikako Kanpo Arazoetako Ministerioa adierazi duenez, hara lurralde historikotik iristen den edozein pertsonak 14 eguneko berrogeialdia egin beharko du, baita koronabirusaren test bat ere.

Gainera, Gipuzkoa gehitu dute zerrenda laranjan, hau da, handik bueltatzean bi astez isolatuta egotea gomendatzen dute, baina ez da derrigorrezkoa.

Bizkaia Nafarroarekin batu da zerrenda gorrian.

Osasun krisiak irauten duen bitartean atzerritik eta atzerrirako bidaiak antolatzeko, Belgikako Kanpo Arazoetarako Ministerioak, kolore bidezko sistema bat erabiltzen du.

Funtsezkoak ez diren bidaiak debekatzen dira gune gorrietan, eta gune haietatik datozen bidaiariek, Belgikara iristean, PCR probak egin behar dituzte eta baita 14 eguneko berrogeialdia ere.

Beharrezko neurri horiek hautazkoak bihurtzen dira gune laranjetan, bertan daude Gipuzkoa eta Araba.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Turismoa Euskadi Belgika Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa