Gizartea -
KORONABIRUSA
3.030 salaketa jarri dira maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik
Gehienak ez eramateagatik izan dira (2.686), beste batzuk erabilera desegokia egiteagatik (47) eta batzuk establezimenduetan zaintza lanak ez betetzeagatik (13).
EITB.EUS
Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 3.030 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren ekainaren 18ko aginduan, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoan, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3 fasea gainditu eta gero, jasotako maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik. Arrazoi horrengatik, Ertzaintzak 1.521 pertsonari jarri dizkie isunak eta udaltzaingoek, berriz, 1.509ri.
Ezarritako 3.030 salaketetatik, gehienak ez eramateagatik izan dira (2.686), beste batzuk erabilera desegokia egiteagatik (47) eta batzuk establezimenduetan zaintza lanak ez betetzeagatik (13).
Gainerako 344 isunak garraio publikoan maskara ez janzteagatik jarri dituzte.
Gainera, bi hilabete hauetan beste 1.009 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren aginduan jasotako beste prebentzio-neurri batzuk ez betetzeagatik, hala nola pertsonen artean 1,5 metroko tartea gordetzea eta ostalaritzako establezimenduetan aforoak errespetatzea (720), edarien kontsumoa leku publikoetan, establezimenduetatik kanpora, (228) eta beste hainbat kasu.