Gizartea -
Koronabirusa
PCR probak Getxoko jatetxe bateko eta Gasteizko bi jatetxeetako bezeroei
Urdulizeko Ospitalean (Bikaineko bezeroei) eta Arabako Unibertsitate Ospitalean (Sagartokiko bezeroei) hasi dira probak egiten dagoeneko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren laguntza eskatu dute abuztuaren 2tik 10era Algortako (Getxo, Bizkaia) Bikain jatetxean, abuztuaren 8tik 10era Gasteizko Sagartoki jatetxean eta abuztuaren 4tik 9ra Arabako hiriburuko Oh Malbecen egon ziren pertsonei PCR probak egiteko, horrela, koronabirusarekin kutsatu diren edo ez jakiteko.
Osasun Sailak bi establezimenduetako bezeroei esan die euren osasun-zentrora edo Osasun Batzordera deitzeko PCR probak egiteko hitzordua eskatzeko.
Gaur arratsaldeko 15:00etan hasi dira probak egiten Urdulizeko Ospitalean eta Arabako Unibertsitate Osapitalean.