Gizartea -

COVID-19

283 positibo gehiago azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian

Lurraldeka, 109 kasu atzeman ziren Bizkaian, 84 Nafarroan, 62 Araban, 25 Gipuzkoan, eta 3 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan. 4.487 PCR proba egin zituzten lau lurraldeetan.

Laborategi-teknikari baten irudia. Argazkia: EFE
Laborategi-teknikari baten irudia
Kezka zabaldu da Araban positibo kasuak bikoiztu egin direlako azken 24 orduetan

1:07

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

199 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman dituzte azken 24 orduetan EAEn, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez. Lurraldeka, 62 kasu atzeman ziren Araban, 109 Bizkaian, 25 Gipuzkoan, eta 3 kasu Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Larunbat honetan 3.040 PCR proba egin dituzte.

Orain arte, guztira 365 PCR egin dira Bilboko Back&Stage diskotekarekin lotutako baheketa lanetan, eta 27 kasu positibo atzeman dira. Goizean zehar PCR proba gehiago egingo dira.

Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea, berriz, bihar eguneratuko dituzte.

84 kasu berri Nafarroan

Bestalde, Nafarroan 84 kasu berri baieztatu zituzten atzo. Ondorioz, dagoeneko 6.820 kutsatu izan dira pandemia hasi zenetik. Gainera, beste pertsona bat ospitaleratu behar izan dute, Osasun Publikoko Institutuak jakitera eman duenez.

Inor ez zen hil larunbatean koronabirusaren ondorioz, baina COVID-19ak 529 hildako utzi ditu Foru Erkidegoan.

Positiboen % 65 Iruñerrian daude, ostiralean baino bost puntu gutxiago, eta % 26 Tutera aldean.

Kutsatuek batez beste 34 urte dituzte, % 35ak 15 eta 30 urte artean ditu, % 50ak 30 eta 55 artean, eta % 8k 65 urte baino gehiago.

40 pertsona Nafarroako sare publikoko ospitaleetan daude. Horietako hiru ZIUn daude, lau etxean ospitaleraturik eta beste 33 ospitaleko geletan.

Birusa atzemateko probei dagokionez, atzo 1.447 PCR egin zituzten, eta iragan igandetik 12.244, egunean batez beste 1.500.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur