Gizartea -

KORONABIRUSA

Lapurdiko hiru ikastola itxi dituzte bi ikaslek COVID-19an positibo eman ondoren

Angeluko ikastolako bi ikaslek eman dute positibo, baina hiru ikastolak itxi dituzte eskolaz kanpoko garaian bertako ikasleekin eta gurasoekin kontaktua izan zutelako.

Angeluko ikastola. Irudia: EiTB
Angeluko ikastola
Lapurdiko hiru ikastola itxi dituzte bi ikaslek COVID-19an positibo eman ondoren

1:21

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biarritzeko, Baionako eta Angeluko hiru ikastola itxi dituzte, azken horretako ikasleak diren bi anaiak positibo eman ondoren COVID-19aren probetan. SEASKA Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak hiru eskolak ixtea erabaki du, kutsatuek eskolaz kanpoko garaian bertako ikasleekin eta gurasoekin kontaktua izan zutelako.

Bertatik jakinarazi dutenez, probak egingo dizkiete hiru ikastoletako langile guztiei, eta hiru eskolak itxita egongo dira ikasturteko azken astean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Biarritz Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak gaur Umeak Koronabirusa olatu berria Lapurdi