Gizartea -

Ilargi-eklipsea

Ilargi-eklipse bat ikusteko aukera egongo da gaur munduko toki askotatik

Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageriko da.

Ilargi-eklipse bat. Artxiboko argazkia: Fred Espenak (mreclipse)
Ilargi-eklipse bat.
Ilargi-eklipse bat. Artxiboko argazkia: Fred Espenak (mreclipse)

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan, uztailak 5, 2020ko hirugarren ilargi-eklipsea ikusi ahalko da. Zehazki, Afrikan, Amerikan, Ozeano Barean eta Europa hegoaldean zein mendebaldean izango da ikusgai, Espainiako Institutu Geografikoak bere webgunean jakinarazi duenez.

Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageriko da.

2020an ikusiko den hirugarren ilargi-eklipsea izango da, eta aurten beste ilargi-eklipse bat gehiago ikusi ahalko da; azaroaren 30ean, hain zuzen ere. Lehenengoa joan den urtarrilaren 10ean izan zen, eta bigarrena, ekainaren 5ean. Horrez gain, abenduaren 14an eguzki-eklipse osoa ikusi ahalko da munduko zenbait tokitatik.

Oraingoan, ordea, goiz jaiki beharko da fenomeno atmosferikoa ikusteko. Izan ere, eklipsea 03:07 aldera hasiko da (UTC), eta Afrikan, Europa hegoaldean zein mendebaldean, Hego Amerikan, Ipar Amerikako hegoaldean eta ekialdean eta Ozeano Bareko hegoaldean izango da ikusgai. Hala, ilargi-eklipsea 05:49 inguruan amaitzea espero da, eta azken fasea Afrikan, Amerikan eta Ozeano Bareko mendebaldeko muturrean ikusteko aukera egongo da.

Espainiako Institutu Geografikoak argitaratutako mapa honek ilargi-eklipsea non ikusi ahalko den erakusten du:

Eclipse penumbral de Luna, 5 de julio de 2020

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Espainia Gizartea Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Venezuela Super ilargia abuztuaren Latinoamerika Argentina Txile Zientziaren hedapena Ilargi eklipseak Uda Asia Ozeania Lurra Astronomia Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa