Gizartea -

Koronabirusa

Mugikortasun librea egongo da Euskal Herri osoan igandetik aurrera

Muga irekitzea adostu dute Espainiako eta Frantziako agintariek, eta alarma egoera amaituta egongo denez, posible izango dira EAE eta Nafarroa arteko joan-etorriak.

Kontrolak mugan. Argazkia: EiTB
Kontrolak mugan. Argazkia: EiTB
Mugikortasun librea egongo da Euskal Herri osoan igandetik aurrera

1:22

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandetik aurrera Euskal Herri osoko mugikortasuna egongo da bermatuta, izan ere, Espainiako eta Frantziako gobernuek mugaren irekiera egun bat aurreratzea adostu dute, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Frantziako jendarmeek eta Espainiako Poliziak ez dute paper berezirik eskatuko igandetik aurrera muga igarotzeko. Izan ere, Espainiako eta Frantziako gobernuak adostasun batera iritsi dira, eta Pirinio Atlantikoetako Prefeturak indarrean zegoen oharra aldatu eta egun bat aurreratu du mugaren irekiera.

Gainera, Espainiako Estatuan alarma egoera amaituta egongo denez, zirkulazio librea egongo da.

Gaur, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak alarma egoerari amaiera eman dion ekitaldian parte hartu dute. Bizkaiko eta Kantabriako kostaldea lotzen dituen oinezkoentzako bide batean elkartu dira bi agintariak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroako albisteak Iparraldea albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak COVID kasuak Konfinamenduaren deseskalatzea