Gizartea -

Bizkaia

82 urteko gizon bat hil dute labankadaz Bilbon

Udaltzaingoak 81 urteko beste gizon bat atxilotu du erasoaren ustezko egilea delakoan. Gertakaria Santutxun jazo da.

Hilketaren tokian hesia jarri du Ertzaintzak. Argazkia: EFE
Hilketaren tokian hesia jarri du Ertzaintzak.
82 urteko gizon bat hil dute labankadaz Bilbon

2:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

82 urteko gizon bat hil dute labankadaz Bilboko Santutxu auzoan, eta Udaltzaingoak 81 urteko beste gizon bat atxilotu du gertakariarekin lotura duelakoan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:15 inguruan abisu bat jaso dute Santutxuko Santa Clara kalean gizon bat lurrean botata eta odoletan zegoela ohartarazita.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, adineko batek besteari labankada eman dio. Biktima berehala zendu da, eta erasotzailea ihesean joan da.

Alabaina, lekukoen laguntzari esker, Udaltzaingoak nondik joan den jakin du eta handik denbora batera atxilotu egin dute.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian. Ingurua hesitu dute eta erasotzaileak erabili duen labana bilatzen ari dira. 

Hilketa Bilboko Santutxu auzoan

(Polizia zientifikoa Santutxuko Santa Clara kalean. Argazkia: EFE)

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak albisteak Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak albisteak Adinekoei buruzko albisteak