Gizartea -
Koronabirusa
Nafarroak erositako eta Turkian atxikitako arnasgailuak Iruñera iritsi dira
Santos Indurain Foru Gobernuko Osasun kontseilariak zehaztu duenez, arnasgailuak Nafarroako Ospitale Gunean ari dira muntatzen.
Agentziak | Erredakzioa
Ostegun honetako 06:00etan iritsi dira Iruñera Nafarroako Gobernuak bereganatutako eta Turkian atxikitako arnasgailuak. Hala baieztatu du Santos Indurain Foru Gobernuko Osasun kontseilariak; prentsaurrekoan esan duenez, arnasgailuak asteazken gauean heldu ziren Madrilera, eta goizeko lehen orduan Iruñean zeuden: "Nafarroako Ospitale Gunean ari dira muntatzen", adierazi du.
Hasiera batean, Turkiak erabaki zuen Nafarroak eta beste hainbat autonomia-erkidegok koronabirusak kutsatutako gaixoak artatzeko lortutako materiala. Azkenean, kontua Espainiako Atzerri Ministerioak kudeatuta, materiala Estatura iritsi da.
Bestalde, Santos Indurain kontseilariak zehaztu du Nafarroa mailaka ari dela jasotzen Osasun Ministerioaren materiala, eta, halaber, bere hornikuntza egiten ari dela; ziurtatu duenez,"material hori zentzuz ari dira erabiltzen profesionalak; hori oso eskertzekoa da".