Gizartea -
Koronabirusa
Jaurlaritzak 'COVID-19.eus' aplikazioa abian jarri du, birusaren jarraipena egiteko
Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, helburua "birusari eusten lagunduko duen herritarren sarea sortzea" da.
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzak 'COVID-19.eus' aplikazioa aurkeztu du eguerdian. Mobilerako aplikazio horren bidez, koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan duen garapena gertuago jarraitu ahal izango dute, batez ere prebentzioari eta kasuen identifikazioari dagokienean.
Aplikazioa Jaurlaritzaren eta EricTel euskal enpresaren arteko elkarlanetik atera da eta eskuragarri dago Android zein Ios sistemak erabiltzen dituzten telefonoentzat, appstore eta playstore bidez, euskaraz eta gaztelaniaz. 'COVID-19.eus'ek Munduko Osasun Erakundeak eta Gaixotasunen Kontrolerako Europako Zentroak erabiltzen duten eredu berari jarraitzen dio.
Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, aplikazioak hiru helburu nagusi ditu:
- Prebentzioa. Aplikazioa sare sozial baten antzera erabiltzea da asmoa, horrela, aplikazioa gure telefonora jaitsi ostean senitartekoak, lagunak eta ezagunak gaioneratu ahal izango ditugu. Horri esker, gure osasun egoeraren eta ingurukoenaren jarraipena egin ahal izango dugu. Aplikazioak osasun egoreraren inguruko galderak egin eta profesionalek ikuskatutako gomendioak emango dizkigu.
- Ustez koronabirusa duten eta euren etxeetan dauden gaixoen kasuen jarraipena egitea, pazienteen anonimotasuna gordez. Aplikazioak, gainera, osasun alorreko profesionalekin kontaktuan egotea baliatuko dularriak ez diren sintomak dituztenen kasuan.
-Erabilera epidemiologikoa. Aplikazioari esker, kasu gehien ematen diren guneak zeintzuk diren ikusi ahal izango dute, baita pertsona gehien sendatu diren guneak ere.
Aplikazioa Osaidetzaren eta Jaurlaritzako Osasun Sailaren ikuskapena dute.