Gizartea -

KORONABIRUSA

Elkartasun uholdea, Donostiako Ospitaleak urpekaritza maskarak eskatu eta gero

Ertzaintzaren Donostiako komisaria batetik eitb.eus-i baieztatu dionez, beharrak erabat ase dira eta oraingoz ez da horrelako maskara gehiago behar.

La máscara de snorkel de Decatlon que puede servir como respirador.
Decathlonen  que puede servir como respirador.
La máscara de snorkel de Decatlon que puede servir como respirador.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusa dela eta, herritarrak etxean gauden honetan, asko ugaritu dira elkar zaintzeko deiak, eta osasun arloko langileek salatu dituzten material gabeziei aurre egiteko abian jarritako hainbat ekimen aurreikuspen guztiak gainditzen ari dira. Horixe gertatu da, adibidez, Donostia Ospitaleak sare sozialen eta whatsapp aplikazioaren bidez egin duen eskera zehatz batekin.

Decathlon markako snorkel edo urpekaritza maskarak eskatu dituzte; antza, arnasgailu gisa erabil daitezkelako. Bolo-bolo zabaldu den mezuak Donostiako komisaria bateko zenbakia ematen du, bertara deitu eta hango agenteek jasoko dituztela maskarak norberaren etxetik jakinaraziz.

Ekimena erreala dela baieztatu diote eitb.eus-i Donostiako komisaria horretatik eta harrituta daudela izan duen arrakastarekin: "Ikaragarria izan da eta Donostiako Ospitaleak behar zuen kopurua lortu dugu".

Horrenbeste jende ari omen zaie azken orduetan deika, komisariako telefonoa itota dutela, eta ondorioz, jendearen eskuzabaltasuna bihotz-bihotzez eskatu ondoren, jada ez dela behar eta ez gehiago deitzeko eskatu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Sare sozialak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Donostia Ospitalea Koronabirusa Maskarak gaur