Gizartea -

KORONABIRUSA

Tailer mekanikoak garraiolarien ibilgailuak konpontzeko bakarrik ireki ahalko dira

Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioak gaur argitaratu duen aginduaren arabera, "publiko orokorra" ezingo dute artatu ibilgailuak konpontzeko tailerretan.

Tailer mekaniko baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.
Tailer mekaniko baten artxiboko irudia.
Tailer mekaniko baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusa dela-eta alarma-egoerak irauten duen bitartean, ibilgailuak konpondu eta mantentze-lanak egiteko tailerrak zabaltzeko baimena eman du Espainiako Gobernuak, baina garraiolarien ibilgailuak hartzeko bakarrik. Neurri horrekin, elikagaien edota bestelako oinarrizko produktuen hornidura ziurtatu nahi dute. 

Garraio Ministerioak onartutako agindua gaur sartu da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Bertan zehazten denez, "publiko orokorraren ibilgailuak", hau da, merkantzien garraiorako erabiltzen ez direnak, ezingo dira eraman konponketa-tailerretara.

Halaber, ibilgailuentzako piezak eta osagaiak saltzen dituzten dendek ere zabaltzeko aukera izango dute, tailerren hornidura bermatzeko.

Aginduak jasotzen duenez, ezinbestekoa da tailer edota saltoki horiek Osasun Ministerioak koronabirusari aurre egiteko ezarritako neurriak betetzea.

Joan den larunbatean ezarri zuen Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma-egoera, COVID-19aren pandemia geldiarazteko. Muturreko neurria da, eta legez muga ditzake pertsonen mugimenduak Estatu osoan edo zati batean.

Konstituzioak ezohiko neurri gisa jasotzen du alarma-egoera, hondamendi, zorigaitz edo zorigaitz publikoen aurrean; horien artean daude epidemiak ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Merkantzia-garraioari buruzko albisteak