Gizartea -

Lur-jausia Zaldibarren

EAJren aurkako kartelak jarri eta zarama poltsak utzi dituzte hamar batzokitan

Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen alderdiak ETAko kide ohi bati leporatu dio Zaldibarreko zabortegiaren luiziaren kudeaketa salatzeko protesta sustatu izana.  

Zaborra eta kartelak batzoki baten atarian. Argazkia: EFE
Zaborra eta kartelak batzoki baten atarian.
Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat batzokitan zabor poltsak jaurti dituzte

0:48

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk salatu du hamar batzokitan zarama poltsak eta gorotzak utzi eta "mehatxuak eta irainak" zituzten hainbat kartel jarri dituztela bart.

Zaldibarreko zabortegiaren lur-jausiaren kudeaketa salatzeko protesta ekintza izan da. Joan den ostegunetik bi langile desagertuta daude.

Algorta, Sopela, Ugao, Galdakao, Zalla, Mungia, Elorrio eta Basauri batzokietan bota dituzte zarama poltsak, baita Antiguako eta Altzako batzokietan ere.  

EAJk Aitor Elizaran ETAko kide ohiari egotzi dio Zaldibarreko zabortegiaren luiziaren kudeaketa salatzeko batzokien aurkako protesta sustatu izana.  

Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen alderdiak publiko egin du Elizaranen kontrako salaketa, bere Twitter kontu ofizialean arratsaldean idatzi duen mezuaren bidez.   

Ordu batzuk geroago, Elizaranek beste mezu batekin erantzun die jeltzaleei, eta une honetan bere bihotza Zaldibarreko zabortegian desagertuta dauden bi langileekin eta haien senideekin dagoela azpimarratu du.

"Herri hau gorroto duten ukiezinei nire mespretxu osoa", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Ingurumena Luiziak Durangaldea gaur