Gizartea -

Istripua

Amaitu dira N-634an Zornotzan hainbat autoren arteko istripu batek sortutako ilarak

Bost autok egin dute talka, eta bi lagun zauritu dira; Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Bost autok egin dute talka, istripuan. Argazkia: @BomberosBizkaia (Twitter).
Bost autok egin dute talka, istripuan. Argazkia: @BomberosBizkaia (Twitter).
Bost autok egin dute talka, istripuan. Argazkia: @BomberosBizkaia (Twitter).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astearte honetako 09:30 aldera amaitu dira N-634an Zornotzan hainbat autoren arteko istripu batek sortutako ilarak. Bost autok egin dute talka, eta bi lagun zauritu dira; Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Istripua 07:30 aldera jazo da. Errepideko errei bat itxi behar izan dute, eta, hortaz, Ertzaintza beste bide batetik ari da bideratzen zirkulazioa.

Bestalde, Ertzaintzak arreta eskatzen zuen 09:00ak aldera BI-631an, Derio eta Mungiaren arteko tartean; izan ere, auto batek basurde bat harrapatu du, eta hainbat autok talka egin dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Amorebieta-Etxano argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Albisteak N-634 albisteak