Gizartea -

Zozketa

Jende andana Gabonetako loteria erosteko zain

Aurten, EAEko biztanleek, batez beste, 77 euro jokatuko dituzte, eta Nafarroakoek, 59. Loteria-ontziak Madrilgo Errege Antzokian daude jada.

Ilara luzeak administrazioetan. Argazkia: EiTB
Ilara luzeak administrazioetan.
Ilara luzeak administrazioetan, Gabonetako loteria erosteko

1:19

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar egun falta dira Espainiako Gabonetako loteriaren zozketa egiteko, eta EAEko eta Nafarroako administrazioak beteta daude. Beste urteetako zenbaki irabazleak, bukaera bereziren bat dutenak, data bereziak dituztenak… Askok zenbakia etxetik pentsatuta eramaten dute; beste batzuek, ordea, bertan begitik sartzen zaiena hautatzen dute.

Zortea izan edo ez, EAEko biztanleek, batez beste, 77 euro jokatzen dituzte Espainiako Gabonetako loterian; Nafarroakoek, berriz, 59 euro.

Iaz Bilboko Ledesma kaleko administrazioan lehen sariko ia 67.000.000 euro banatu zituzten bertan saldutako 167 dezimoen artean. Hala ere, ez da hori Bilbon salmenta handiena egiten duena, Ormaechea baita Bizkaiko hiriburuan eta EAE osoan Gabonetako loteria gehien saltzen duena.

Donostian Narrika kalean dagoen administrazioak biltzen du jende gehien. Zenbaki salduenen artean, 13, 22 eta 69 bukaerak dituztenak daude, baita 11519 zenbakia ere, Realak Erreginaren Kopa irabazi zuen eguna dela eta.

Salmentei dagokienez, iaz baino gehiago saltzen ari dira aurten. Egun gutxi falta dira zozketarako, eta loteria-ontziak Madrilgo Errege Antzokian daude jada, zain.

Madrileko Real Antzokira iritsi dira Gabonetako loteria-ontziak
Madrileko Real Antzokira iritsi dira Gabonetako loteria-ontziak
Madrileko Real Antzokira iritsi dira Gabonetako loteria-ontziak

0:33
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria 2024 bilatu Bilboko azken albisteak Donostiako informazioa Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Loteria