Gizartea -

Migrazioa

'Aita Mari' ontzia Lesbosera iritsi da, zortzi tona laguntza humanitariorekin

Itsas Laguntza Humanitarioaren ontzia urriaren 20an itsasoratu zen Pasaiako portutik; batez ere, oinetakoak eta neguari aurre egiteko arropa eraman du.

'Aita Mari' ontzia urriaren 20an itsasoratu zen. Argazkia: Izaro Insausti (Euskadi Irratia).
'Aita Mari' ontzia urriaren 20an itsasoratu zen. Argazkia: Izaro Insausti (Euskadi Irratia).
'Aita Mari' ontzia urriaren 20an itsasoratu zen. Argazkia: Izaro Insausti (Euskadi Irratia).

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia astelehen honetako goizean iritsi da Lesbosera (Grezia), zortzi tona laguntza humanitariorekin.

Euskadi Irratiak baieztatu duenez, ontzia helmugara heldu da. Bereziki, oinetakoak eta neguari aurre egiteko arropa eraman die ondorengo hilabeteotan greziar uharteetan izango direnei.

Aita Mari urriaren 20an itsasoratu zen Pasaiako portutik; aurreko asteotan, hainbat aldiz atzeratu behar izan zuen irteera hura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Migrazioa Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoa Europa bideoak Gizartea Grezia Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak azken ordukoa Giza eskubideak GKEak Aita Mariren azken ordukoa