Gizartea -

Mendia

Anboton desagertutako Bergarako gaztearen hilotza topatu dute

Familiak atzo salatu zuen mendizale gaztearen desagertzea, eta harrezkero ibili dira haren bila. Gorpua gailurretik hurbil aurkitu dute.

Ertzaintzaren erreskate taldeko kide bat Anboton. Argazkia: SOS Deiak
Ertzaintzaren erreskate taldeko kide bat Anboton.
Ertzaintzaren erreskate taldeko kide bat Anboton. Argazkia: SOS Deiak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren erreskate-taldeak hilda topatu du Anboto mendian desagertutako Bergarako gaztea.

Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 26 urteko mutilaren gorpua 18:00ak inguruan aurkitu dute, Anbotoko gailurretik hurbil. 

Familiak atzo salatu zuen mendizale gaztearen desagertzea, eta harrezkero ibili dira haren bila.

Bilaketa lanetan Ertzaintzaren Mendiko Taldeak eta helikopteroak hartu dute parte, besteak beste.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Desagertutako pertsonak Debagoiena Mendiko istripuak Anboto mendilerroa