Hildakoa Javier Mugarra da, 66 urteko zamudiotarra, eskaladan eta alpinismoan eskarmentu handikoa. Eguerdian erorikoa izan du. Erreskate taldeak bertaratu dira, eta biktima artatu dute, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
Eguerdian izan du istripua 66 urteko zamudioarrak. Esperientzia handiko eskalatzaile eta alpinista eta Bilboko udaleko suhiltzaile ohia; Piriniotan, Alpeetan eta mundu osoko mendi garaietan espezidio ugaritan parte hartu zuen, eta Euskal Herriko nahiz Espainiako goi-mendietako irakasle aritua zen.
Azken orduetako elurteen ondorioz, euskal mendi anitz zurituta esnatu dira gaur, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaile batzuk. Hona hemen euren argazkietako adibide batzuk.
Azaroan ospatuko da Mariren Kobak Trail lasterketa. 90 km inguruko lasterketan, kobak topatu behar dituzte parte hartzaileek, baina ibilbidea markatu gabe dago. Orientazio mapak eskaintzen dizkiete, eta 15 minutu dituzte mapok interpretatzeko. Bidean, pertsonaia mitologikoekin egingo dute topo.
Elur-kota mila metrotik behera kokatu da asteburuan zehar, eta ohiko lekuak zuritu ditu. Jende andana joan da elurraz gozatzera. Elurrak, baina, arazo txikiak eragin ditu errepideetan.
Pagasarri, Zaldiaran edo Gorbeia dira urte berrian gehien bisitatzen diren mendietako batzuk, eta, ohiturari jarraiki, urtea naturarekin harremanetan hastea aukeratu dute hainbat euskal herritarrek.
Etiketa Berdea zer den azaldu digu Gotzon Idirin korrikalariak. Izan ere, mendi lasterketek hartu duten norabidearekin kezkatuta, egoera bideratzeko dekalogoa, manifestu bat, sortu dute.
Elur maila 1.000 metroan kokatu da larunbateko lehen orduetan, eta, beraz, mailarik altuenetan denboraldiko lehen elurtea bota du. Irudi hauek Aitor Agirrezabal Alustizak bidali dizkigu, Txindokitik.
Aurten 'Ehunmilak' lasterketa irabazi zuen Uxue Fraile kirolariak. 29 orduz, 175 bat kilometro egin zituen oinez eta korrika. Horrelako lasterketa bat nola prestatu eta aldez aurretik zer jan behar den azaldu digu korrikalariak.
11:45 aldera jaso dute abisua 112 zerbitzuan. Zumarragako futbol zelaira eraman dute helikpteroz emakumea eta handik Zumarragako Ospitalera, anbulantziaz.
Gorbeako parke naturalean dagoen aterpea ezagutu dugu Yoli Martinen eta Joseba Elorrietaren eskutik. Aterpearen historia kontatu digute, baita gaur egun nola funtzionatzen duten ere.
Iristeko zaila den zonalde batean erori da gizona, hortaz, erreskate taldeak helikopteroa erabili behar izan du. Larrialdietarako zerbitzuek grabatutako irudiak.
Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen martxa musikalizatua da, 19 mendi etapatan. Uztailaren 30ean amaituko da, Pirinioetan murgilduz, Hiru Erregeen Mahaian, Euskal Herriko gailurrik esanguratsuenetako batean.
Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duen zarauztarra tontorreraino igo da, Montes Solidarios elkarteari esker. Aulki berezi batean igo da, lagun eta familiak lagunduta, eta orain 20 urte zapaltzen ez zuen tontorrean egon ahal izan da.
Irizpide agrologikoak kontuan har ditzaten eskatu diete parke eolikoen edo fotovoltaikoen sustatzaileei, baita euskal erakundeei ere, kokalekuak erabakitzerakoan, "ezin baita lurzoru gehiago gastatu herri honetan elikagaiak eduki nahi badira".
Statkraft enpresa norvegiarrak Aramaion eta Eskoriatzan parke eolikoa eraikitzeko pausoak ematen jarraitzen du. Gaurtik aurrera, interesa dutenek ekarpenak egin ahal dizkiote proiektuari eta Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenari.
Enpresak azaldu duenez, izapideekin ez jarraitzeko erabakia "sarbide- eta konexio-baimena eskatzeko asmoa zuen azpiestazioan dagoen ebakuazio-ahalmen ezak" eragin du.
Domusa Teknik eta Lanak Mondragon korporazioko bi kooperatibek sortutako proiektua da "Taupada Urdina". Euskal Herriko trail talderik esanguratsuena bilakatzea eta bertoko korrikalariei garatzeko aukera ematea dira helburu nagusiak. Egun, bederatzi korrikalari daude, hiru neska eta sei mutil.
1984an hasi zen Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetzea. Geroztik, hamaika jai eta egitasmo egin dituzte elkarrekin Nafarroa Behereko eta Gipuzkoako bi herri txiki hauek. Bi ordezkarirekin izan gara: Amaia Ramirez de Ocariz eta Xabina Barbier.
Baztanen, Okoli mendiaren ondoan dagoen eremu irisgaitz batean, gaur arratsaldean piztutako baso-sutearen egoera ezagutzeko hegaldia egin dute Nafarroako suhiltzaileek. (Suhiltzaileek Twitterren zabaldutako irudiak).
Bi herri hauen arteko loturak 39 urte beteko ditu, hortik sortu dute mendi-ibilaldia. Errez egiteko moduko ibilbidea da, ongi dokumentatua, mugak zubi webgunean.
Azpeitian zentral eolikoen aurkako manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean. Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! kolektiboek deitu dute martxa, eta Statkraft eta Capital Energy enpresen proiektuen aurka azaldu dira. Mendiak arriskuan jarri eta industrializatzen dituztela salatu dute.
12:00ak aldera jaso du abisua Ertzaintzak. Antza denez, zalditik erori eta buruan kolpea hartu du 41 urteko emakumeak. Ikerketa zabaldu dute nola gertatu den jakiteko.
Eñaut Aiartzaguena Zaldai mendi elkarteak antolatutako erronkaren antolatzailea da. Duela zazpi urte sortu zuten mendirako erronka, gure mendiak ezagutarazteko batez ere. Ikus ezazu elkarrizketa!
Mendizaletasunaz gozatzeak ez du adinik! Aitor Agirrezabal EITB Mediako erabiltzaileak Juan eta Txindokiren irudi paregabe hauek bidali dizkigu. Eskerrik asko, eta segi adore horrekin, Juan!
Patxi Lopez erabiltzaileak urtarrilaren 30ean Gorbeia mendian grabatu zituen irudi ikusgarri hauek. Elurraren zuria, eguzkiaren gorria... kolore joko dotoreaz gozatu ahal izan zuen.
Manaslun benetako tontorra zapaldu du, ez orain 15 urteko ustezko gailurra. Berak ordea ez du beharrik ikusten historia berrikusteko. Energia berriztagarriak bertan sortzearen alde dago, patxada aldarrikatu du, ordea azterketak ondo egin eta aukerak ikertzeko. Ez lituzke mendiak eolikoz beteta nahi.
Askotan pertsona hauentzat eskuraezinak diren baliabideak euren eskura jarriz, lur azpian dagoen aberastasun hori ezagutu eta ikusi ahal izan dute proiektu horri esker. Oñatiko Arrikrutz haitzuloa aukeratu dute horretarako. Isabel eta Juanekin izan gara, lur azpitik 50 metrora.
Elurra mara-mara, bideak itxita eta ibilgailuak ezin igota, garai batean bezala astoen laguntzarekin igo dituzte haragi eta bestelakoak Urbiako Fondara.