Gizartea -
Erakunde-adierazpena
Klima-aldaketaren aurkako borroka, Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia
"Larrialdi klimatikoagatik" onartutako erakunde-adierazpen batean, "ingurumen-erronka handi horren aurkako neurriak hartzeko konpromisoa" agertu du Foru Gobernuak.
Agentziak | Erredakzioa
Klima–aldaketaren aurkako borroka Nafarroako Gobernuaren helburu nagusietakoa da, eta departamentuen ekintzetan "transbertsala" izango da, "larrialdi klimatikoari" aurre egiteko onartutako erakunde-adierazpen batean jaso dutenez. Testu horretan, gainera, eta errealitate horretara egokitu eta hori arintzea xede, Foru Gobernuak neurriak hartzeko konpromisoa agertu du.
Itziar Gomez kontseilariak eman du adierazpenaren berri, prentsaurrekoan, Gobernuaren asteroko bileraren ostean.
Onartutako testuan, klima-aldaketaren kontrako borroka gizateriarentzako "ingurumen-erronka handia" dela jaso dute, eta, testuinguru horretan, egoera "larria" dela eta "erakundeetatik" egin behar zaiola aurre barneratu du Nafarroako Gobernuak.