Gizartea -
GIZA ESKUBIDEAK
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak migrazio politikak aldatzeko eskatu dio EBri
Horrekin batera, mila pertsona migratzaile dauden Open Arms eta Ocean Viking erreskate ontziak lehorreratzen uzteko eskaera egin diote Italiako Gobernuari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Europar Batasunak migrazio politikak aldatzeko eta Itailako Gobernuak Open Arms eta Ocean Viking erreskate ontziak lehorreratzen uzteko eskaera egin dute Plentziako eta Gorlizeko (Bizkaia) hondartzetan. Ontzi horietan, ehunka pertsona migratzaile daude.
Oinez edo ontziz, hondartzetara jo dute elkarteko dozenaka kidek, han "besarkadak" egiteko eta ondorengo leloa duen pankarta eramateko: "40.874 hildakoak eta desagertuak Mediterraneoan. Biziak salbatzea betebeharra da".
Manifestu batean, migrazio politikak alda ditzaten, erakundeei " presioa" egiteko eskatu diote euskal gizarteari.