Gizartea -
KLIMA ALDAKETA
Klima aldaketari buruzko nazioarteko konferentzia egingo dute martxoan Donostian
Guztira, alor horretako berrogeita hamar aditu inguru eta Lurraren berotzearen aurka lanean ari diren hainbat pertsona elkartuko dira Gipuzkoako hiriburuan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Change the Change klima aldaketari buruzko kongresua egingo dute 2019ko martxoaren 6tik 8ra bitartean Donostian. Guztira, alor horretako 50 aditu inguru eta Lurraren berotzearen aurka lanean ari diren hainbat pertsona elkartuko dira Gipuzkoako hiriburuan.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bultzatu du kongresua, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren, Gipuzkoako Diputazioaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.
Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, enpresa, unibertsitate, ikerketa eta teknologia zentroetako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta erakunde sozialetako 600 ordezkari bilduko dira bertan.
Kongresuan, gai hauek jorratuko dituzte: "Planetaren osasuna: ekintzarako zientzia", "hiri zein eskualde ingurunea", "hiriak", "jasangarritasuna", "energia trantsizioa", "ekonomia", "hezkuntza, kultura eta gizartea" eta "emakumeen lidergoa".