Gizartea -
Udara baino lehen
Mugi txartela Bilboko Metroan erabili ahal izango da laster
Gipuzkoako garraioaren Mugi txartela ordaintzeko besterik ez da izango, onurarik gabe, Renfen gertatzen den bezala.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako garraioaren Mugi txartela Bilboko Metroan erabili ahal izango da laster, esan du gaur Marisol Garmendia diputatuak. Azaldu duenez, Renferekin dituzten negoziazioak berriro martxan jartzeko helburua dute tarifa sistema bateratua osatzeko.
Garraio diputatua eta GGLAko presidenteak adierazi duen arabera, Gipuzkoan indarra hartzen hari da Mugi sistema, 65 milioi bidai egin ziren aurreko urtean onartzen dituzten enpresetan: DBus eta Lurraldebus, udalerri ezberdinetako autobusak, Euskotren eta Renfe.
Eusko Jaurlaritzako Garraioaren Planifikazio zuzendaria Janire Bijuescak "interoperabilitateak" gora egitea ontzat hartu du; Mugi/Lurraldebus txartela Bilboko eta Gasteizko tranbian, Larreinetako Funikularrean eta "laster" Bilboko Metroan erabili daiteke.
Aldundiko iturriek esan dutenez, Mugi Bilboko Metroan seguruenik udara baino lehen erabili ahal izango da. Hori bai, ordaintzeko besterik ez da izango, onurarik gabe, Renfen gertatzen den bezala.
Renferi dagokionez, arduradunei elkarrizketa bat izateko eskaera egin die gutun baten bidez Garmendiak, enpresa publikoaren tarifa bateratua Mugi sisteman sartu ahal izateko.