Gizartea -
Ozenoak
Kutsadurak eta itsasoratutako hondakinek kalte egiten diete ozeanoei
Ehunka metro sakonerako uretan gauza ugari aurkitu ditu Oceana erakundeak, hala nola, latak, botilak, ordenagailuak edota bizikletak.
Agentziak | Erredakzioa
Kutsadurak eta itsasora jaurtitzen diren hondakinek ozeanoak babesteko asmoz egiten diren lanak kaltetzen dituzte, Oceana erakundeak ohartarazi duenez.
Eremu sakonetan grabatutako irudi batzuen bitartez, itsasora jaurtitako hondakinek kalte handia sortzen dutela azaldu dute. Izan ere, ozeanoak zabortegi handiak izango balira bezala erabiltzeak euren lana oztopatzen duela diote.
Ehunka metro sakonerako uretan gauza ugari aurkitu dituzte, hala nola, latak, botilak, ordenagailuak edota bizikletak.
Alde horretatik, gizakiok ezin dugula itsasora zaborrik bota gaineratu dute, beraien esanetan, “zabortegien antzera erabiltzeak bertan bizi diren animaliei eragiten baitie”.
Horregatik, erakundeak, “hedatuta dagoen” arazo horretaz kontzientziatzeko deia egin die herritarrei. Gainera, eremu sakonetan dauden tenperatura hotzek eta argiztapen faltak plastikoen degradazioa asko moteltzen duela esan dute.