Gizartea -

Indarkeria matxista

Oihu isila indarkeria matxistaren aurka, Gasteizen

Mila pertsonak baino gehiagok 17 hilabeteko neskato baten eta horren amaren aurka egindako erasoak gaitzetsi dituzte Arabako hiriburuan.

Elkarretaratzea Gasteizen
Elkarretaratzea Gasteizen
Gasteizko erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila pertsona baino gehiago elkartu dira astearte arratsaldean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, gizon batek 17 hilabeteko neskato baten eta horren amaren aurka egindako erasoak gaitzesteko.

Elkarretaratzea hiriburuko Plataforma Feministak deitu du, erasoen "basakeria" salatzea helburu.

Parte-hartzaileek hainbat pankarta erakutsi dituzte. Besteak beste, aldarri hauek zituzten eskuan: "Bizi nahi dugu", "Hilketa gehiagorik ez, emakume bat ere gutxiagorik ez", "Gasteizek ezetz genero indarkeriari" eta "Ez dira haserrealdiak, hilketak baizik".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Tratu txarrak gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Mundu matxista Umeak Erailketak albisteak