Gizartea -

Aldarrikapena

Zazpi egunez Bizkaian pedalei eragiten, AHTren kontra

Mugituk antolatutako bizikleta martxa Durangotik abiatu da, eta datorren astean Bizkaiko zenbait herri zeharkatuko dituzte, aldarrikapen baketsuan.

Martxaren partaideak, Durangon. EiTB
Martxaren partaideak, Durangon. EiTB
Martxaren partaideak, Durangon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren kontrako bigarren bizikleta martxa hasi da gaur Durangon, Mugitu kolektiboak antolatuta.

Abuztuaren bira arte Bizkaiko hainbat tokitatik abiatuko da protesta ekimen hau, abiadura handiko trenaren aurkako aldarria zabaltzeko.

Herririk herri, txikizioaren aurka mugi lelopean, gaur abiatutako bizikleta martxa Bilbon amaituko da.

Trenaren proiektuak ekologian, gizartean baita ekonomian ere dituen ondorio kaltegarriak salatu nahi dute protestaren bidez.

Era berean, lurraren defentsaren alde lan egiten duten beste talde batzuekin bat egiteko ere baliatuko dute protesta martxa hori; esaterako, frackingaren aurkako plataformarekin edota kostaldearen babesa eskatzen dutenekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Abiadura Handiko Trena Manifestazioak Bizikletak