Ekonomia -

PENTSIOAK

Batez besteko erretiro pentsioa 1.828 eurora igo da Euskadin, eta altuena da autonomia erkidegoen artean

Alarguntasun pentsioa 1.125,80 eurokoa da, batez beste, Euskadin. Nafarroan, berriz, batez besteko erretiro pentsioa 1.682 eurokoa da eta laugarrena da, EAEren, Asturiasen eta Madrilen atzetik.

Lau adineko gizon eserita, Sestaon. Artxiboko argazkia: Sabino de Bilbao Atxa
Lau adineko gizon eserita, Sestaon. Artxiboko argazkia: Sabino de Bilbao Atxa

Lau adineko gizon eserita, Sestaon. Artxiboko argazkia: Sabino de Bilbao Atxa

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan batez besteko erretiro pentsioa 1.828,67 euroan dago, hots, Estatukoa (1.500, 67 €) baino 328 euro gehiago, Espainiako Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak gaur zabaldutako emandako datuen arabera.

Otsaileko datuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoa da batez besteko erretiro pentsiorik altuena duen erkidegoa, Asturiasen (1.772 euro), Madrilen (1.723 euro) eta Nafarroaren aurretik (1.682 euro).

Bestalde, erretiro, alarguntasun, umezurtz, ezintasun iraunkorreko eta familientzako pentsioak aintzat hartuta, berriz, batez bestekoa 1.610,83 eurokoa da, iazko hilabete berean baino % 4,09 gehiago.

Pentsio horiek guztiak aintzat hartuta ere, Euskadik du autonomia erkidegoen artean batez bestekorik altuena, Asturiasen (1518,93 euro), Madrilen (1515,31 euro) eta Nafarroaren aurretik (1496,29 euro).

Bestalde, ezintasun iraunkorreko 41.514 pentsio ordaintzen dira gaur egun Euskadin (1527,06 euro/hilean) eta 133.120 alarguntasun-pentsio (1125,80 euro/hilean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia gaur Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Pentsioei buruzko albisteak